Noizbait mundu hau umeentzako paradisu bat izango delakoan agurtzen zaituztet
Sarrera
Haurrak etorkizunaren giltzarria dira. Eurek dira biharko egunean, erronka globalei konponbideak aurkitu beharko dietenak. Honetarako, oraindik oso gutxi ulertzen ditugun arlo ezberdinetan gaitasun gizatiarrak izatea eskatzen du.
Gaur egungo hezkuntzak, ezagutza tradizionaletik areago doazen ahalmenak hedatu ahal izateko prestatu behar ditu haurrak. Ume batek esperimentatzen dituen bizipenak, ondoren nagusia denean, bere jokatzeko moduan eragina izango du.
Umeak bere baitan etorkizunaren hazia babesten du; eta hortik, hezitzaileak umearen barnean bizi den hazia garatu dadin, giro bikaina sortzeko daukan lana.
Aupa Ongi Etorri! Hemendik aurrera, nire txoko txiki honetan hezkuntza arloko hainbat hausnarketa idatziko ditut, umiltasun osoz eta hauek zuentzako baliagarriak izateko esperantzarekin.
nauzue, neska gaztie eta argie. Munduan zoriontsu nabil, nire iluntasunekin nozki, baina argia dut ugari. Hezkuntza munduaz eta oro har, gizakiaz interesa daukat. Mundua aldatzen eta hobetzen lagundu dezakegulakoan nago, nik behintzat hortan saiatuko naiz. Ametslari bat naizela pentsatu dezakezue, eta agian horrela da, baina ez dut inoiz esperantza galduko. Hau naiz ni, ameslari bat, baina bere ametsak errealitate bihurtzeko lanean ari den ameslaria.